Fisioterapian Paradigma Aldaketa


XXI. mendeko analfabetoak ez dira izango irakurtzen eta idazten ez dakitenak, ikasten, desikasten eta berrikasten ez dakitenak baizik. Alvin Toffler


Aldaketa-garaietan, ikasleek lurra hartzen dute oinordetzan; eta adituak*, bitartean, erabat prest daude jada existitzen ez den mundu baterako. Eric Hoffer.

"Expanding horizons", "Stronger Together" eta "Call to action" World Confederation for Physical Therapy (WCPT) konfederakundean erabilitako lemetako 3 dira, Fisioterapian paradigma aldaketa bideratzeko. WCPTk paradigma aldaketa egia bihurtzera animatzen gaitu, zientziaren azken aurrerapenetan eta etorkizuneko fisioterapiak izan behar duen paperaren ikuspegian oinarrituta.

Nola definituko zenuke gure lanbidearen "paradigma aldaketa"? Azkenaldian, zein ikuspegik eragin dute aldaketa zugan? Aldatu zara edo aldaketa-prozesu batean zaude?

Ez dakizu zeri egiten dion erreferentzia WCPTk paradigma aldaketa aipatzen duenean? Ez kezkatu, horri eta beste kontu batzuei buruz hitz egin nahi dugu foro hauetan.

Galdera horien erantzunak argi izateko baliteke gauzak ikusteko gure modua zabaldu behar izatea. Agian konturatuko gara elkarren beharra daukagula, eta baliteke proaktiboago ere bihurtzea, Fisioterapia aurrera eramateko.

Aldaketak egitea eta ikuspegiak eraldatzea beharrezkoa den garai konplexuetan, ez dago jarduteko modu idealik. Lidergoari buruz dauzkagun azterlanen arabera, argi dago taldean joan behar dugula, elkarri lagunduz; izan ere, elkarrekin, gehiago gara.

Ez dago "Gold Standard" edo "miraririk". Badirudi hainbat lidergo-estiloren eta interesdunen partaidetzaren arteko konbinazioa dela emaitza onenak ematen dituena. Hori dela eta, bihotzez eskertzen dugu ordezkatzen gaituen EFEOko Zuzendaritza Batzordeak onartu izana jada gauzatzen duten lidergo formalaren (plan estrategikoak, negoziazioak hainbat eragile sozialekin, pazienteen elkarteekin, osasun-kudeatzaileekin, instrusismoaren aurkako lana, komunikabideak, etab.) eta 2020ko urtarriletik ekainera martxan jarriko dugun lidergo informalaren arteko konbinazioa egitea. Bigarren horri dagokionez, parte hartu nahi duten elkargokide guztiekin bilduko gara hilero larunbat batean (planik gabe, elkarrizketarako prest, elkargokideak adierazi nahi duena entzuteko; eta, horrela, beharrak, kezkak, proposamenak eta abar definituko ditugu, betiere plataforma digitalen eta fisikoen bidez egingo ditugun elkarrizketen harira sortzen den guztira irekita. Elkarrizketa horien bidez, batez ere, elkar ezagutuko dugu, eta sortzen dena partekatuko dugu).

Ez dago besteak baino hobea den lidergorik, funtzionatzeko modu desberdinak dira, besterik ez. Eta orain, inoiz baino gehiago, bi forma horiek (eta gehiago?) beharrezkoak direla uste dugu. Zuk ere hori uste duzu? Hala bada, bide berean goaz jada... ;)

Elkarri informatu, kontsulta egin, bat egin, kolaboratu, ahaldundu... Besteak beste, eskema hori egokitu genezake gure testuingurura "erabakien eragina handitzeko"? Zer uste duzu? Beste gauzaren bat egin nahi duzu?

Think about how we want the innovation to spread before we even start.Helen Bevan.

Jakin nahi dugu zertarako erabiliko zenituzkeen elkargokideen arteko elkarrizketa informalerako espazio horiek, eta zure egiteko modua zurekin partekatu... Ezagutu nahi zaitugu!!

(*) Aditu gisa ulertuta jada den-dena dakitela uste duten horiek. Baina, zorionez, badakigu horietako gutxi daudela gure lanbidean ;)

© 2019 Fisioterapian Paradigma Aldaketa bideratzeko Foroa
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar