FISIOTERAPIAN PARADIGMA ALDAKETA BIDERATZEKO FOROA 

EFEO-rekin elkarlanean: 2020ko Urtarriletik Otsailera bitartean

2020rako gure helburua:

Elkargokidea erdigunean jartzea

Zelan zaude? Zer behar duzu? Zein da zure ikuspegia?

Zein da gure egoera kolektibo gisa? Zer behar ditugu?

Zer-nolako fisioterapia nahi dugu XXI. mendeari begira? Hitz egin dezagun!


Plan pertsonalizatua

"The discourse of generational segmentation and the implications for postgraduate medical education" (2013) azterlana elkargoaren eremura aplikatuz gero, hauekin konektatu behar genuke: Baby Boomersak (konprometitu), X Belaunaldia (hezi nazazu) eta Millenialsak (nirekin konektatu). 

Elkargokide guztiengana iristen saiatuko gara, hainbat plataformaren bidez (webgunea, sare sozialak, topaketak egoitzan, elkargoaren argitalpenak, etab.). Asmoa elkartzea da, gure kezkak partekatzeko.

Fisioterapia

Ezin da aldaketa nabarmenik egin indibidualtasunetik. Ez du axola zein sortzailea eta sutsua zaren: eraldatu nahi dugun sistema zurrunegia da... eta erresilienteak izaten jarraitzeko, beste kideekin konektatu behar dugu.

Arretaren kalitatean hobekuntzak egiteko, metodo eta tresnez gain (kuantifikatzeko galdetegiak, etab.), guztion ahalegina da beharrezkoa, benetan zerbait aldatu nahi badugu.


Topaguneak

Gero eta gutxiago erabiltzen ditugu iturriak. Informazioa (eta desinformazioa) sare sozialetatik jasotzen dugu, eta horiek algoritmoak dituzte, gure online esperientzia «pertsonalizatu» eta «esanguratsu egiteko» xedearekin.

Guk sare sozial fisikoak sustatu nahi ditugu, zeinetan teknologia beharrak, ideiak eta proiektuak kudeatzeko bitarteko bat den. Fisioterapian sare sozialen -birtualak nahiz fisikoak- erabilera are gehiago hobetuko duen espazio bat sortu nahi dugu.

Garai berriek… 

guztion ahalegina eskatzen dute.

Zer deritzozu? Parteka ditzagun esperientziak 2.0an nahiz aurrez aurre 6 hilabetez, Fisioterapiak aurrera egin dezan Euskal Autonomia Erkidegoan.

Saiatuko gara?

#SaturdaysForFutureCOFPV

Noiz elkartuko gara?

© 2019 Fisioterapian Paradigma Aldaketa bideratzeko Foroa
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar